XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 Ta ara, lasterr natorr.

¡Zori ontsua idazti ontan aurresanak bete litukena!.

Azkena.

8 Neraunek, Yon onek, guziok ikusi ta entzun ditut.

Entzun ta ikusitakoan, berriz, zerakusazkidan aingeruaren oñetara auzpeztu nintzan, bera yauresteko.

9 Bañan esan zidan: Ez ori egin; zuk, eta zure anai igarrleek, eta idazti ontan aurresanak bete ditutenek, morroikide nauzute-ta.

Yainkoa yauretsazu.

10 Ta esan zidan: Ez itxi zildaipean idazti ontan aurresanak; garaya urrbil baitago.

11 Zitala, zitalago biurr bedi; zikiña, zikiñago; zuzena, zuzenago; ta deuna, deunago (11) Gogoak, edo Goteunak siñestunen biotzetan; ta Emazteak, edo Elizak, Goteunaren eragitez.

12 Ara, lasterr natorr, saria Nerekin ekarrki, bakoitzari bere egiñen arauz ordaña emateko.

13 Ni naiz a ta w ; lena ta azkena; asiera ta amaya: 14 ¡Zori ontsuak, beren soñekoa garbitzen dutenak, bizi-zugatzetik yan ta ateetatik irira sarrtu al izateko!.

15 Utikan zakurr, sorgin, zantarr, gizerale, ta gezurra maite ta egiten duten guziak!.

16 Neuk, Yesu Onek, nere aingerua bidali dizuet elizekiko guzion aitorrtzale.

Ni naiz Dabid'en erro ta yatorrikoa, goizeko izarr argitsua.

17 Ta Gogoak eta Emazteak diote: Zatoz.

Dantzunak ere Zatoz bio.

Betor egarri dana ere, ta nai dunak bizirako ura arr beza utsean.